Gizartea -

Ordu aldaketa

Neguko ordutegia bueltan da: hilaren 25ean ordua atzeratu beharra dago

Hilaren 24tik (larunbata) 25erako (igandea) goizaldean, 03:00etan 02:00ak izango dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neguko ordutegia bueltan da. Hilaren 24tik (larunbata) 25erako (igandea) goizaldean, ordua atzeratu egin beharko dugu. Hori horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira berriz Europar Batasun osoan.

Ordu aldaketa urriko azken igandean egin ohi da, 2001 urtetik. Hala, urriaren 25ak 25 ordu izango ditu ofizialki.

Erlojua atzeratuta, hiru estatu kide (Erresuma Batua, Irlanda eta Portugal) GMT ordutegira itzuliko dira.

GMT+1 ordutegian estatu hauek izango dira urriaren 25etik: Espainia, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Polonia, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Suedia eta Herbehereak.

Aldiz, GMT+2ra hauek aldatuko dira: Bulgaria, Zipre, Estonia, Finlandia, Grezia, Letonia, Lituania eta Errumania.

Ordua urtean bi aldiz aldatu beharra dago, Europar Batasunaren arauei jarraiki. Neurria 1981ean adostu zuten, energia aurrezteko asmoz.

Helburua da argitasuna duten orduak eguneroko jarduetara moldatzea, eta petrolioaren lehen krisia du sorburua.

1974an, hainbat estatuk ordua aurreratzea erabaki zuten udan, kontsumo energetikoa murrizteko. Ondoren, neguan berriz ere moldatu zituzten erlojuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Ordu aldaketa