Gizartea -
Aireportua
Loiura zihoazen hiru hegaldi desbideratu dituzte behe-lainoagatik
Madrilera itzuli da horietako bat, eta Valentziatik eta Bartzelonatik abiatutako besteek Santanderren bukatu dute bidaia.
agentziak | erredakzioa
Loiura zihoazen hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte goizean, Bilboko aireportuaren inguruan zegoen behe-lainoaren ondorioz, Aenako iturriek jakitera eman duenez.
Hegaldietako bat, Iberiarena, Madrildik abiatu da eta Espainiako hiriburura itzuli behar izan du lur hartzeko ikuspen arazoak tarteko.
Beste bi hegaldiek, Valentziatik abiatu den bat (Air Nostrum) eta Bartzelonatik atera den beste bat (Vueling), Santanderreko aireportura bidali dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea