Gizartea -

Urriaren 13an

Perretxikoak identifikatzeko zerbitzua jarriko dute martxan, Bilbon

Herritarrek biltzen dituzten perretxikoak jateko modukoak diren argituko dute, intoxikazioak galarazteko helburuarekin.

Perretxikoak, basoan. Irudia: Luis Cazallas
Perretxikoak, basoan. Irudia: Luis Cazallas
Perretxikoak, basoan. Irudia: Luis Cazallas

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak datorren urriaren 13an jarriko du berriro martxan perretxikoak identifikatzeko zerbitzua, eta irekita egongo da Osasuna eta Kontsumoa sailaren egoitzan, abenduaren 2a arte, astelehenero eta asteazkenero.

Herritarrek biltzen dituzten perretxikoak jateko modukoak diren argituko dute zerbitzu horrekin, intoxikazioak galarazteko helburuarekin. Iaz 219 pertsona bertaratu omen ziren perretxikoak identifikatzera.

Datorren urriaren 13tik abenduaren 2ra Ugaldeko kaleko 7.ean egingo dituzte identifikazioak, astelehenetan eta asteazkenetan, goizeko bederatzietatik hamaiketara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak