Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita
Ustezko erasoa Salburua auzoko kale batean gertatu zen atzo, osteguna. Biktimak kolpe-markak zituen aurpegian, eta antsietateak jota zegoen.
Agentziak | Erredakzioa
31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, atzo bikotekideari ustez ileetatik tira egin eta kalean kolpeak eman ondoren.
Salburua auzoko kale batean gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola jakinarazi zioten Ertzaintzari 22:00ak aldera, Segurtasun Sailak gaur jakitera eman duenez.
Patruila bat bertaratu zenean, erasotzailea biktimari ileetatik tira egiten eta jotzen ikusi zuten agenteek.
Horren aurrean, agenteek erasotzailea immobilizatu eta biktima artatu zuten. Emakumeak kolpe-markak zituen aurpegian, eta antsietateak jota zegoen. Ondorioz, Santiagoko ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzia batean.
Bikotea etxetik atera berritan hasi zitzaion gizona eraso egiten, emakumearen hitzetan. Ertzainek gizona atxilotu zuten, emakumeen kontrako indarkeria egotzita, eta gaur utzi dute epailearen esku.