Gizartea -
Lizarra
Josu Chueca historialariak Manuel de Irujo saria jaso du
Nazionalismoaren, II. Errepublikaren, Gerra Zibilaren eta Trantsizioaren inguruan egindako lana goraipatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Josu Chueca historialariak (Lerin, 1956) Manuel de Irujo saria jaso du larunbat honetan Lizarran. XV.edizioa izan da aurtengoa, eta bertan Chuecak Nazionalismoaren, II. Errepublikaren, Gerra Zibilaren eta Trantsizioaren inguruan egindako lana saritu nahi izan dute. Zehazki, ''herri baten historia eta kultura, eta horren etorkizunean erabaki duten gertaerak berreskuratzeko'' egindako lana azpimarratu dute.
Sari banaketan hainbat agintari izan dira, tartean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria, Jose Luis Mendoza eta Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Koldo Leoz Lizarrako alkatearekin batera, bertan izan da ere Andoni Ortuzar EAJko burua. Koldo Viñuales Irujo Etxea Elkarteko presidentearen hitzetan, ''askatasunarekin konprometitutako borrokalaria'' da Chueca.
''Eskerrik asko zuren ikerketa lanengatik; zure hitzaren indarrari esker gure benetako historia ezagutu dugu, eta estatu librea izatera eramango gaituen bidetik aurrera egingo dugu'', gaineratu du.