Gizartea -

Cleveland (AEB)

Ikerketa batek zilegi jo du Poliziak haur beltz bat tirokatu izana

Ikerketa bi txosten independentetan dago oinarrituta, eta horietan aztertu den gauza bakarra da ea tiroak bota zituen poliziaren erabakia konstituzionala izan zen ala ez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan zen azaroan, Cleveland-en (Ohio, AEB), 12 urteko ume bat tiroz hil zuen poliziak  "zentzuz" jokatu zuela diote gertakariari buruzko bi ikerketa independentek, umeak zeraman jostailuzko arma benetakoa zela uste izan baitzuen hark.

Txosten biek Tamir E. Rice umearen kasua aztertzen dute, Timothy Loehmann agentearen tiroengatik hil zena. Rice pistola erdiautomatiko baten itxurak egiten zituen jostailuzko arma batekin zebilen jolasten Clevelandeko parke batean.

Gertakarien egunean, Loehmann Clevelandeko parke horretara bertaratu zen bere kidearekin batera, bizilagun baten abisua jaso ostean. Bizilagun horren arabera, gazte bat handik igarotzen ziren oinezkoak suzko arma zirudien zerbaitekin apuntatzen ari zen.

Clevelandeko Poliziaren esanetan, parkera heldu zirenean, agenteek eskuak altxa zitzala eskatu zioten Riceri, baina hark gerrialdera eraman zituen eskuak eta jostailuzko arma atera omen zuen. Horren aurrean, Loehmannek bi tiro bota zizkion: bata, sabelaldean; bestea, bularraldean.

Erasoa grabatu zuen bideo baten oinarrituta, familiak arrazoitzen du poliziek heldu bezain laster tirokatu zutela Rice, eta inoiz ez ziotela eman haiek adierazi omen zituzten ahozko aginduak betetzeko betarik.

Txostenen egileak poliziaren indarraren erabilerarekin zerikusia duten kontuetan aditu ezagunak dira, eta bata zein besteak aztertu duten gauza bakarra da ea Rice tirokatzeko Loehmannek hartu zuen erabakia konstituzionala izan zen ala ez.

Adituetako batek, Kimberly Crawford FBIko kide ohiak, bere txostenean azpimarratu duenez, segurtasun agenteek jasotzen duten prestakuntza unibertsalak arma bat duen pertsonaren eskuak begira ditzatela erakusten die agenteei. Hori dela eta, "Loehmannek Riceren eskuak pistola zeukan gerrikora mugitzen zirela ikusi zuenean, oso azkar hartu behar izan zuen erabakia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gizartea Gaurko azken ordukoa