Gizartea -

Istripua

Gizonezko bat hil da Albizturren, zuhaitz bat gainera erorita

Antza denez, hildakoa zuhaitz mozketa bat behatzen ari zen.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizonezko bat hil da astearte honetan Albizturren, zuhaitz bat gainera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 09:20 aldera gertatu da. Antza denez, hildakoa, 33 urteko albizturtarra, zuhaitz mozketa bat behatzen ari zen, eta enbor bat gainera erori zaio.

Larrialdi zerbitzuak istripua izan den tokira bertaratu badira ere, osasun langileek ezin izan dute gizonezkoa suspertu, eta tokian bertan hil da.

Astebete baino gutxiagoan bi pertsona hil dira Gipuzkoan enbor batek jota; izan ere, asteazkenean beste gizonezko bat hil zen Belauntzan, mozten ari zen enborraren azpian harrapatuta gelditu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak