Gizartea -
Tutera
Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egin du Osborneren zezena bota izana
UPNk aurkeztu du ebazpena, eta PSNk, PPk eta I-Ek babestu dute. Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu abstenitu egin dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzionala onartu du gaur, Tuterako Osborneren zezena eraitsi izana gaitzesteko.
UPNk aurkeztutako adierazpenaren lehen puntuan, Ganberak "gaitzetsi" egin du "ondasun kultural eta artistikoaren aurkako ekintza erradikal bortitza". PSNk, PPk eta I-Ek babestu dute puntua, eta Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu abstenitu egin dira.
Bigarren puntuak sabotajearen egileak "atxilotzea" eta egindakoa "ordaintzea" eskatu du. UPNk, PSNk eta PPk babestu dute. Gainerako alderdiak, aldiz, abstenitu egin dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea