Gizartea -

Hirigintza

5.400 etxebizitza hutsik daude Iruñean

Ikerketa baten arabera, 79.000 etxebizitza okupatuta daude eta 21.000 bizilekuetan pertsona bakarra bizi da. Gainera, 4.800 pertsona inguruk premia handia dute etxebizitza bat izateko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean 5.426 etxebizitza hutsik daude eta, ikerketa baten arabera, bigarren etxebizitza gisa erregistratuta dauden 4.838 aldi baterako baino ez dituzte erabiltzen. Halaber, 4.800 pertsona inguruk premia handia dute etxebizitza bat izateko.

Gainera, 79.532 bizileku okupatuta daude eta 21.000 etxebizitzatan pertsona bakarra bizi da, orokorrean 65 urtetik gorakoa. Era berean, % 19 alokatuta daude eta gainontzekoa (% 81) erositako higiezinak dira. Bestalde, badago etxebizitza aldatu nahi duenik. Arrazoiak ugariak dira: bizilekua txikia gelditu zaie, ezin dute ordaindu, ez dauka igogailurik edota hezetasun arazoak ditu.

Era berean, oraindik etxebizitzarik ez duten hiritarrak ere badaude, eta, orokorrean, independizatzeko asmoz bilatzen dute bizilekua. Bizileku baten beharra dutenen gehiengoa gizonezkoak (% 61) eta ezkongaiak dira. Alokairuzko etxebizitzak bilatzen dituzte gehienek eta, horien artean, unibertsitateko ikasleak dira nagusi. Euren soldata 601-1.200 euro bitartekoa da.

Hori dela eta, bizileku batean lehen aldiz sartuko liratekeen gazteen artean, batez beste, 328 euro ordaintzeko prest egongo lirateke alokairuan. Gehiengoak (% 66,7) Iruñean bizi nahiko luke. Aitzitik, bertan bizi direnen artean, % 23,6k bigarren bizileku bat dauka. 18.762 dira guztira eta, horietatik, 1.000 hutsik daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea