Gizartea -
Basauri
Umeei alkohola eta tabakoa saltzea egozten diote denda bati, Basaurin
Denda zaintzapean zuten uniforme gabeko agenteek bi adingabe dendatik ateratzen ikusi zituztenean egin zuten denuntzia, edari alkoholdunak erosi zituztela susmatzen baitzuten.
Agentziak | Erredakzioa
Basauriko Udaltzaingoak herriko saltoki bat salatu du adingabeei (12 urteko umeei, hain zuzen ere) edari alkoholdunak eta tabakoa saltzea leporatuta. Horrela jakinarazi du gaur Udalak.
Denda zaintzapean zuten uniforme gabeko agenteek bi adingabe dendatik ateratzen ikusi zituztenean egin zuten denuntzia, edari alkoholdunak erosi zituztela susmatzen baitzuten.
12 urteko umeen aurrean beren buruak identifikatu ostean, agentek egiaztatu ahal izan zuten, vodka beltza eta 6 zigarro erosi zituztela saltokian, litxarreriez gain.
Udalak adierazi duenez, bi dira saltoki horri ezarri ahal zaizkion isuna: bata alkohola saltzeagatik eta bestea tabakoa saltzeagatik, 3.000 eta 15.000 eurokoak, eta denda bi urtez itxi ahal diezaiotela.