Gizartea -

Epaiketa Gasteizen

12 urteko zigorra, hiru urteko ilobari sexu-abusuak egiteagatik

Aitonak urtebetez egin zizkion sexu-abusuak ilobari; Fiskaltzak jakinarazi dunez. 2010eko urtarrilen haurraren tutoretza hartu zuen Arabako Foru Aldundiaren Adingabearen Batzordeak.

 

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak 12 urteko espetxe-zigorra eskatu du gizon batentzat hiru urteko ilobari urtebetez sexu-abusuak egiteagatik. Biktimaren eta haren bi anaien tutoretza zuen akusatuak ustez delitua egin zuenean, eta Diputazioak hartu zuen gero umeen zaintza.

2010eko urtarrilaren jazo ziren gertakariak: hiru urteko haurraren umeak neskatoaren zaintza utzi zuen aitonaren esku, Fiskalaren idatziak jasotzen duenez. Gasteizko etxebizitza batean bizitzen hasi zen orduan akusatua bere hiru ilobekin; bi mutil eta hiru urteko neskato bat.

Akusatuak urtebetez egin zizkion erasoak hiru urteko umeari; 2011ko urtarrilean Arabako Foru Aldundiaren Adingabearen Batzordeak umearen eta bere anaien tutoretzat hartzea erabaki zuen.

Fiskaltzak 12 urteko espetxe-zigorra eskatu du eta neskatoarekiko urruntze-agindua ezarri du (500 metro). Halaber, 17 urtean umearekin harremanetan jartzeko debekua eta 200.000 euroko kalte-ordaina galdegin du. Datorren astean egingo dute epaiketa, Arabako Lurralde epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak