Gizartea -
GERTAKARIA
Emakume bat atxilotu dute Valentzian, ume bat komunera botatzeagatik
26 urteko emakumeari hilketa saiakera delitua leporatu diote. Hau jaioberria onik dago, erietxean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
26 urteko emakume bat atxilotu du Guardia Zibilak Algineten, Valentzian, bere haur jaioberria komunera bota duelakoan. Bertako Udaltzaingoak aurkitu zuen umea prostituzio-etxe bateko komunean, ikerketako iturriek zabaldu dutenez.
Larunbatean izan zen atxiloketa, 06:50 inguruan. Prostituzio-etxeko garbitzaile baten deia jaso zuen Udaltzaingoak, emakume bat baginatik odola galtzen ari zela jakinaraziz. Bertaratu zirenean, eta osasun arduradunak emakumea artatzen ari zirela, udaltzain batek ume negarra entzun zuen; komuneko zuloan topatu zuen jaioberria, manta batean bilduta.
Emakumea berehala atxilo hartu zuten, hilketa saiakera delitua egotzita. Umea erietxera eraman zuten, baina onik dago, Riberako Ospitaletik jakitera eman dutenez.
Guardia Zibilak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Gaur eraman dute epailearen aurrera emakumean.