Gizartea -

Donostia Ospitalea

Osakidetzan artatutako lau pertsonak ikusmena galdu dute begi batean

Lauei ebakuntza egin zieten Donostia Ospitalean, ekainean, eta perfluoroctanoa eman zieten.

Lau pertsonei ebakuntza egin zieten Donostia Ospitalean, ekainean. EFE
Lau pertsonei ebakuntza egin zieten Donostia Ospitalean, ekainean. EFE
Lau pertsonei ebakuntza egin zieten Donostia Ospitalean, ekainean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainean Donostia Ospitalean ebakuntza egin zieten lau pertsonak ikusmena galdu dute begi batean, eta Osakidetzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko, EAEko osasun sistema publikotik baieztatu dutenez.

Lau pertsona horiei perfluoroctanoa eman zieten, hau da, erretina-askatzeak konpontzeko osagai sintetiko bat. Kasu horretan, Ala Octa markakoa, Carlos Gomez Menchaca abokatuak EFE agentzian azaldu duenez.

Atzo, Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu zuen Osakidetzan eta Donostia Ospitalean ikertzen ari direla, zenbat kaltedun dauden zehazteko. Sendagaia hornitzen duen konpainiarekin ere hizketan ari dira.

Osakidetzak ez du informazio gehiago eman oraingoz, eta ikertzen ari dela baino ez du baieztatu.

Gomez Menchaca abokatuak azaldu duenez, "antza denez" sendagai horren sorta "akastun" bat merkaturatu du konpainiak, eta dagoeneko kendu du merkatutik Sendagaien Espainiar Agentziak.

Horren esanetan, auziak "larriak" dira, sendagaiak utzitako arrastoak "sendaezinak" direlako. Izan ere, begiaren nerbioari egin dio kalte.

Abokatuak bi bide abiatu ditu: alde batetik, Osakidetzari kalte-ordainak eskatu dizkio, eta, bestaldetik, sendagaia ekoizten duen konpainia ere auzibide zibilean jarriko du asteon bertan.

Donostia Ospitalean erabilitako sendagaiak Alemaniara eraman dituzte, aztertzeko. Nolanahi ere, ikerketak luze jo dezake.

Sendagai honekin beste hainbat herrialdetan ere izan dituzte arazoak . "Txilen, adibidez, osasun alerta ezarri zuten, eta merkatutik kendu zuten", Gomez Menchakak azaldu duenez.

Antza denez, Espainiako Estatuan kaltedun gehiago daude, eta bertan ebakuntza egin zuen "atzerritarren bat" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Donostia EAE Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Botikak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea