Gizartea -

Zirkulazio istripua

Hil egin da atzo Oñatin larri zauritu zen auto gidaria

Haren autoak eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten elkar GI-2630 errepidean, Oñati parean, eta, Santiago ospitalera eraman bazuten ere, hil egin da.

Horrela gelditu zen istripua izan zuen autoa. Argazkia: Bomberos Euskadi
Horrela gelditu zen istripua izan zuen autoa. Argazkia: Bomberos Euskadi
Horrela gelditu zen istripua izan zuen autoa. Argazkia: Bomberos Euskadi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Oñatin izandako zirkulazio istripuan larri zauritu zen auto gidaria hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua atzo 17:45 aldera gertatu zen, GI-2630 errepidean, Oñati parean, San Prudentzioko bidegurutzearen inguruan. Antza denez, auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten elkar, eta, istripuaren ondorioz, autoko gidaria larri zauritu zen.

Talkaren eraginez, autoko gidaria (24 urteko gizonezkoa) barruan harrapatuta gelditu zen, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten.

Anbulantzian eraman zuten Gasteizko Santiago Ospitalera, baina gauean hil da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Albisteak