Gizartea -
Ezohiko ebakuntza
Gasteizko neskato bati pelbisa berreraiki diote, peroneko hezurrekin
Neskak tumore arraro bat zuen, baina, ebakuntza ezohiko honekin, sendatu egin da.
EFE
Tumore mota arraro bat zuen 11 urteko neskato gasteiztar bati ebakuntza ezohiko bat egin diote, eta, horren ondorioz, adingabea onik dago egun.
Sant Joan de Deu kataluniar Ospitaletik azaldu dutenez, neskak Ewingen Sarkoma zuen, hau da, Estatuan 20 kasu baino ez jasotzen den tumore mota bat. Gaixotasun horren heriotza-tasa oso handia da. Erradioterapia eman beharrean, sarkoma kendu egin diote, eta pelbisa berriz eraiki diote, bere peronearen hezurrak erabiliz.
Sarkoma pelbisean dagoenean, medikuek baztertu ohi dute ebakuntza egitea, nerbio, arteria eta errai ugari baitaude bertan.
Nolanahi ere, Bartzelonako Ospitaleko talde batek erabaki zuen sarkoma kentzea eta pelbisa berriro eraikitzea. Hiru dimentsioko modelo batekin prestatu zuten ebakuntza, tumorearen hedapena hobeto zehaztu zezaketelako.
Horrela, betirako konponbidea eman ahal izan diote neskato gasteiztarrari, ezohikoa den tratamendu mota batekin.
Ebakuntza duela hainbat hilabete egin zuten, eta neska sendatu egin da.