Gizartea -

Gertakaria

PPk Gasteizen duen egoitza hustu dute, alarma faltsu baten ostean

Ertzaintzak polizia-hesia kendu du, susmo txarra hartu dioten paketean liburuak baino ez zeudela egiaztatu duenean.

Ertzaintzak polizia-hesia jarri du Olagibel kalean. Argazkia: EiTB
Ertzaintzak polizia-hesia jarri du Olagibel kalean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko PPk Gasteizen duen egoitzaren eraikinean, Olagibel kaleko 2. zenbakian, ezarritako polizia-hesia kendu du Ertzaintzak, alarma eragin duen pakete susmagarrian Javier de Andres Arabako PPren buruzagiarentzat liburuak zeudela egiaztatzean.

PPko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, paketea 08:40an heldu da egoitzara. Bidaltzailearen izenik ez zuela ikusita, susmo txarra hartu eta Ertzaintzari abisua eman diote egoitzaren segurtasun langileek.

Ertzaintza heldutakoan, badaezpada, eraikin osoa jendez hustu eta Olagibel kaleko zati batean polizia-hesia paratu du.

10:00etarako, baina, Ertzaintzaren artezilariek paketean liburuak baino ez zeudela egiaztatu ahal izan dute. Hala, PPko langile eta bizilagunak eraikinera itzuli ahal izan dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskadiko PP Gasteiz albisteak