Gizartea -

Bilbon aurkeztu dute ikerketa

Garagardoa ona da bihotzarentzat, ikerketa baten arabera

Gainera, garagardoak ez duela loditzen ere ondorioztatu dute, kontsumoa moderatua bada.

Argazkia: Jorge Gobbi
Argazkia: Jorge Gobbi
Argazkia: Jorge Gobbi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon aurkeztutako ikerketa batek baieztatu du garagardoa antioxidatzailea eta antiinflamatorioa dela, eta, ondorioz, ona dela bihotzarentzat, betiere kontsumoa moderatua bada.

Ikerketa Ramon Estruch Bartzelonako Clinic Ospitaleko doktoreak egin du, eta Bizkaiko hiriburuan aurkeztu du gaur, Gaixotasun Kardiobaskularren Biltzarrean.

Ikertzaileek arrisku kardiobaskular handia duten 55 eta 80 urte arteko talde bat aztertu zuten, 28 egunez. Horietako batzuei polifenolik gabeko edari destilatua eman zieten, beste batzuei garagardo arrunta, eta gainerakoei alkoholik gabeko garagardoa.

Horrela, ondorioztatu ahal izan zuten garagardoa edan zuten pertsonek emaitza hobeak zituztela.

"Horrenbestez, garagardoa (bai arrunta, bai alkoholik gabekoa) moderatuki kontsumitzeak alkoholdun beste edari batzuek baino hobeto babesten dute sistema kardiobaskularra, polifenolei esker. Gainera, garagardoaren beste hainbat osagai antioxidanteak eta antiinflamatorioak dira", azaldu du Estruch doktoreak.

Bestalde, aztertutako pertsonen pisua eta gorputz-masa ez ziren aldatu, garagardoa egunero edanda ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak