Gizartea -

Manifestazioa

Euskararen aldeko deiadarra nagusi Baionan

Hizkuntzaren ofizialtasuna eta haren aldeko ekimenak bultzatuko dituen erakunde propioa eskatu dituzte Ipar Euskal Herrirako.

Euskal Herriko hautetsiak, Baionan. Argazkia: Kazeta.eus
Euskal Herriko hautetsiak, Baionan. Argazkia: Kazeta.eus
Euskararen aldeko manifestazio jendetsua egin dute Baionan

1:09

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Konfederazioak deituta, ehunka pertsona bertaratu da gaur arratsaldean Baionara, euskararen alde aldarri egitera. «Euskara hizkuntza ofiziala! Euskal Herri Elkargoa!» lelopean abiatu da 17:00etan Deiadar izeneko manifestazioa.

Alderdi politiko desberdinetako hautetsiak bat egin dute ekimenarekin, baita hainbat gizarte eragilek ere.

Datozen asteetan zehar, Batera plataformaren karabana batek Ipar Euskal Herriko herrietatik ibilbidea egingo du, euskararen aldeko ekimenak bultzatuko dituen erakunde propioari buruzko argibideak emateko xedearekin.

«Euskara hizkuntza ofiziala! Euskal Herri Elkargoa!» lelopean bildu dira Baionan. Argazkia: Kazeta.eus

«Euskara hizkuntza ofiziala! Euskal Herri Elkargoa!» lelopean bildu dira Baionan. Argazkia: Kazeta.eus

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea berriak Frantzia berriak Baionako albisteak Eguneko albisteak