Gizartea -

Nafarroa

Motorzale bat larri zauritu da Figarolen errepidetik atera ostean

51 urteko gizonezkoak kutxatila bateko zementuzko azpiegituraren aurka talka egin du. Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko motorzale bat larri zauritu da Figarolen, bere ibilgailua errepidetik atera eta kutxatila bateko zementuzko azpiegituraren aurka talka ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Istripua 12:17ean jazo da, NA-5390 errepideko 9. kilometroan. Erriberriko auzokidea motorzale-talde batekin zihoan, ibilgailuaren kontrola galdu duenean eta errepidetik atera denean.

Zauritua helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, eta traumatismo ugari eta larriak ditu.

Larrialdietarako Nafarroako Zerbitzuek zonalde hartako mediku bat eta bi anbulantzia mobilizatu ditu. Hala ere, azkenean, zauritua helikopteroz eraman dute.

Foruzaingoak Trafikoko hainbat patruila bidali ditu bertara, eta Tuterako Argiketa Taldeak ikerketaren ardura bere gain hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa