Gizartea -

Nafarroa

Altsasuko Sunsundegui lantegia jendez hustu dute, sute baten ondorioz

Langileak enpresatik atera dituzte, badaezpada. Izan ere, kalte materialak txikiak badira ere, kea pilatu da lantegi barruan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko Ibarrea industrialdean dagoen Sunsundegui enpresa jendez hustu dute gaur goizaldean, disolbatzaile bidoi batzuek su hartzean piztutako sutearen ondorioz.

Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, suteak ez du kalte pertsonalik egin eta kalte materialak ere txikiak dira.

06:32ean jaso dute abisua SOS Nafarroa Larrialdi zerbitzuetan, baina lantegiko zuzendaritzak hustu du enpresa, kea pilatuta zegoela eta, badaezpadako neurri gisa.

Sua disolbatzaileak zituzten bidoi batzuetan piztu da, eta horietako batzuek eztanda egin dute. Dena dela, Altsasuko suhiltzaileek azkar itzali dituzte garrak.

Goizean lantegia garbitzen eta aireztatzen ibili dira lantegia lehenbailehen martxan egon dadin. Foruzaingoak hartu du sutea ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak gaur