Gizartea -
Futboleko kiniela
982.912 euroko saria kinielan, Hernaniko eta Oñatiko bi lagunentzat
15 emaitzak asmatuta, pilatutako saria etxeratuko dute biek, Estatuko Loterien eta Apustuen erakundeak jakinarazi duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Hernanin eta Oñatin zigilatutako bi kiniela-txartelen jabeek 982.912 euroko saria jasoko dute atzoko 15 emaitzak asmatuta.
Estatuko Loterien eta Apustuen erakundeak jakinarazi duenez, guztira sei txartel izan dira 15 emaitzak asmatu dituztenak, horietako bi Hernanin eta Oñatin zigilatu dituzte.
Bi gipuzkoarrek pilatutako saria kobratuko dute, alegia, 982.912 euro bakoitzak.
Hernaniko saridunak 1,50 euro gastatu zituen bi apustu egiteagatik; Oñatikoak, ordea, 4,5 euro ordaindu zituen sei apustuko kiniela egiteagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea