Gizartea -

Sua

Itzali egin dute Arrigorriagako sutea, hiru egunen ostean

Sua ostiral goizean piztu zen, eta astelehen arratsaldean lortu dute guztiz amatatzea.

Sutea kontrolatu dute, baina itzaltze-lanei eusten diete Arrigorriagan

2:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek amatatutzat eman dute Arrigorriagako liburu-biltegi batean piztutako sutea. Ostiral goizean piztu zen, eta astelehen arratsaldean itzali dute.

Hiru egunez, ia 100 suhiltzaile aritu dira sugarren aurka borroka egiten.

Pabiloia Ribera Libros konpainiarena da, eta Martiartuko industriagunean dago.

Lekura heltzeko zailtasun handiak izan dituzte suhiltzaileek, ke handia zegoelako. Gainera, egitura osoa erortzeko arriskua zegoen. Horregatik behar izan dituzte hiru egun baino gehiago guztiz amatatzeko.

Bizkaiko Aldundiak azaldu duenez, ostiraleko azken ordutarako dagoeneko kontrolatuta zuten sua, baina astelehen honetan lortu dute erabat itzaltzea.

Suhiltzaileak berriz bertaratuko dira astearte honetan, prebentzio lanak egiteko, sugarrak berriz ez piztea helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Arrigorriaga