Gizartea -
Ustezko lapurreta
Vatikanoaren ezkutuko informazio lapurtu duten ikertzen ari dira
Egoitza Santuak ez du Italiako medioek kaleratutako informazioaren inguruan ezer esan
Agentziak | Erredakzioa
Vatikanoko agintariak Libero Miloneren, Egoitza Santuaren artxiboak kudeatzen dituen arduradunaren, ordenagailutik ezkutuko informazioa lapurtu ote duten ikertzen ari da.
Aita Santuak ekainean izendatu zuen Milonek salaketa jarri du Poliziaren aurrean, Italiako hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez. Il Corriere della Sera kazetaren arabera, Vatikanoko ministerioen diru kontuei buruzko informazioa jasotzen duten agiriak eskuratu dituzte.
Miloneren bulegotik bertatik hartu dute informazioa azken asteotan, iturri horien arabera. Vatikanoaren erreforma proiektua gauzatzeko, Frantziskoren laguntzaile hurkoa da Milone. Bere arduren artean, Vatikanoko erakunde eta instituzio guztien kontuak kontrolatzea eta gainbegiratzea dago.
Egoitza Santuak ez du informazioa baieztatu eta horren inguruan galdetuta, ez duela ezer esateko gaineratu du.