Gizartea -

Ikerketa zabalik

Zauriturik gabeko tiroketa izan da Bilboko Santutxu auzoan

Furgoneta batean zegoen lagun talde batek, itxura denez, tiro egin dio Santutxuko Juan de la Cosa kalean zegoen beste bati. Ertzaintza gertakaria ari da ikertzen, baina oraindik ez du inor atxilotu.

Tiroketa Basarrate plazan jazo da. Argazkia: EiTB

Ezezagun batek tiro egin du furgoneta batetik Santutxuko auzoan

0:54

M. B. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta baten barruan zegoen lagun talde batek, antza denez, Santutxuko (Bilbo) Juan de la Cosa kalean zegoen beste lagun multzo bat tirokatu du. Ez da inor zauritu, Ertzaintzak eitb.eus webguneari jakinarazi dionez.

Jazoera 12:30ak inguruan gertatu da, eta bi pertsona multzok daude nahasita. Ertzaintza une honetan gertakaria ari da ikertzen, baina oraindik ez du inor atxilotu.

Ertzaintzak dioenez, litekeena da aurretik egindako mehatxu batzuk tiroketa eragitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Santutxu Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa