Gizartea -
Ezbeharra
11 urteko haur bat hil da Toledon, horma bat gainera erorita
Halaber, adin bereko beste bi neskato ere zauritu dira, eta horietako bat larri dago. Antza denez, haurrak zeuden zabua lurrera erori da eta, segidan, horma bat erori zaie gainera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
11 urteko haur bat hil da, eta adin bereko beste bi neskato zauritu dira igande honetan Toledoko Nombela herrian, etxebizitza bateko horma bat gainera erorita. Zaurituetako neskato bat larri dago; besteak, ordea, zauri arinak besterik ez ditu.
Gaztela-Mantxako Larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez, 01:13an gertatu da ezbeharra Nombela herriko Trebol kaleko urbanizazio batean.
Antza denez, haurrak zeuden zabua lurrera erori da eta, segidan, horma bat jausi zaie gainera. Guardia Zibila eta bi anbulantzia bertaratu dira ezbeharraren tokira.
Bestalde, zauritutako bi haurrak Toledoko ospitalera eraman dituzte.