Gizartea -

Nahita egindako sutea

Kaltetutako Bizkaibus lineak normaltasunez ari dira gaur

Txorierri Mungialdea lineako zerbitzua ohikoa da, kaltetutako enpresak eta gainerako emakidadunek egindako "esfortzuari esker".

Zazpi autobus erabat kiskalita geratu ziren, eta batek kalte handiak izan zituen. EFE
Zazpi autobus erabat kiskalita geratu ziren, eta batek kalte handiak izan zituen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txorierri Mungialdeko Bizkaibuseko linea guztiak "normaltasun osoz" ari dira gaur zerbitzua eskaintzen, igandean sabotajea jasan ostean. Erasoak kaltetutako zortzi autobusak ordezkatu dituzte eta zerbitzua ohikoa da, Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesiorako Sailak baieztatu duenez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, igande goizaldean, Derioko aparkalekuan, erre zituzten autobusen balioa bi milioi eurokoa da.

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesiorako foru diputatuak azaldu duenez, atzo lanean egon ziren zerbitzua berrezartzeko asmoz. Reyesen hitzetan, enpresa emakidadunak egindako ahaleginari esker berrezarri dute zerbitzua, baita gainerako enpresei esker, "euren autobusak eskaini dituztelako".

Besteak beste, Loiuko aireportura doazen bi autobus, EHUraino heltzen den linea, edo Zamudioko Parke Teknologikora doana izan ziren kaltetukoen artean.

Igandeko erasoan Bizkaibuseko zortzi autobus kaltetu ziren, zazpi guztiz kiskalita eta zortzigarren bat kalte handiekin. Hainbat ezezagunek osatutako talde batek sua eman zien autobusei Bizkaibusek Derion duen aparkalekuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak igandean baieztatu zuenez, sabotaje ekintza bat izan zen; izan ere, gasolina eta petardo arrastoak eta Ibon Iparragirre presoari erreferentzia egiten zioten orriak aurkitu zituzten.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaibus gaur