Gizartea -
Gertakizuna
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, beste bati jipoi bat emateagatik
Jazotakoa kontu garbiketa bat izan zela uste du Ertzaintzak. Hain zuzen ere, lesio eta legez kanpoko atxilotze delituak leporatu dizkiete.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi gizon atxilotu zituzten igandean Bilbon, beste bati jipoi bat ematea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, lesio eta legez kanpoko atxilotze delituak leporatu dizkiete.
Jazotakoa kontu garbiketa bat izan zela uste du Ertzaintzak.
Biktimak salatu duenez, igandean, 15:00etan, etxebizitza batera joan zen, eta bertan zeuden bi gizonek eskutik lotu zuten eta mailu batez kolpatu zuten. Ondoren, biktimak Zabalburuko Ertzain-etxera joan zen, salaketa aurkezteko.
Zenbait patruila etxebizitzara bertaratu ziren, eta, bertan odol arrastoak atzeman zituzten.
Biktimak identifikatu egin zituen ustezko erasotzaileak (36 eta 37 urteko bi gizon), eta EAEko Polizia autonomikoak atxilotuta eraman zituen.