Gizartea -

ZIENTZIA

Itsasoaren maila 3 metro igotzea ekar dezake Antartikaren urtzeak

Alemaniako Potsdam Institute for Climate Impact Research institutuak egin duen ikerketaren ondorio nagusia da honakoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendebaldeko Antartikaren urtzeak etenik ez duela aspaldi ondorioztatu zuten zientzialariek. Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkari zientifikoak esan berri duenak, baina, titularretara ekarri du berriro Antartika; izan ere, horren arabera, izotz estaldura urtzen ari den erritmoa kontuan hartuta, mende batzuk barru itsasoaren maila hiru metro gorago egongo da.

Alemaniako Potsdam Institute for Climate Impact Research institutuak egin duen ikerketaren ondorio nagusia da honakoa. Ordenagailuetarako programa berezien bidez egindako simulazioetatik atera dituzte ondorioak.

Halaber, 60 bat urte barru, urtze maila azkartu egin daitekeela, eta horrek, epe luzera, Mendebaldeko Antartikako izotz plakak erabat desintegratzea ekarriko duen prozesua abiaraz lezakeela esan dute ikerketako arduradunek.

Urtzea bizkortzen ari dela dioten ikerketa guztiek nabarmentzen dutenez, Amundsen itsasoaren ingurua da egonkortasuna nabarmenen galtzen ari den ingurua.

Johannes Feldmann eta Anders Levermann zientzialariek zuzendu dute ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea