Gizartea -

Bizkaia

A-8aren zati bat itxiko dute azaroaren 4an eta 5ean, gauez

Cadaguako lotunea eta Larraskitu arteko zatia itxiko dute, Kantabriako noranzkoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobidea, Cadaguako korridorearen lotunetik Larraskitura doan tartea zehazki, itxita egongo da azaroaren 4an eta 5ean, Kantabriako noranzkoan, Bizkaiko Foru aldundiak jakinarazi duenez.

Sei orduz egongo da itxita autobidearen zati hau, 23:00etatik 05:00etara.

Bizkaiko Foru Aldundiak barkamena eskatu die eragozpenak jasango dituzten erabiltzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? A-8 autobideko istripuak gaur