Gizartea -

Polizia operazioa

6 atxilotu, Estatuko eta Euskadiko errepideetan lapurretak egiteagatik

Antza denez, atxilotuek ibilgailuen gurpilak zulatzen zituzten eta, gero, biktimei laguntza eskaintzen zieten. Tarte hori baliatzen zuten ibilgailu barruko objektuak lapurtzeko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Autobideetan gurpilak zulatu eta lapurretak egiteagatik, sei atxilotu

2:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6 pertsona atxilotu dituzte Espainiako Estatuan, autobia eta autobideetan 400 lapurreta inguru egin izana egotzita, tartean, baita euskal errepideetan ere. Antza denez, atxilotuek ibilgailuen gurpilak zulatzen zituzten, gero, ibilgailuetan lapurretak egiteko.

Atxilotuen artean, serbiarrak, errumaniarrak, kosovarrak eta espainiarrak daude. Sare zabala ei zuten eta Valentzian, Katalunian, Madrilen, Aragoin, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Gaztela eta Leonen jarduten zuten. Lapurretak eta ebasketak egitea, dokumentuak faltsutzea, bide segurtasunaren kontrako delitua egitea, kapitalak zuritzea eta talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete atxilotuei.

Hainbat miaketatan, dirua, lurrinak, sakelako telefonoak, tabletak, ordenagailuak, poltsak, erlojuak, aihotzak, betaurrekoak, arropa eta dokumentazioa atzeman ditu Guardia Zibilak.

Polizia-operazioan atxilotutako guztiak Tarragonan bizi ziren, Montroig del Camp eta Hospitalet d'Innfat herrietan, eta bertan egin dituzte miaketak.

Castellon, AP-7 autobideko zerbitzuguneetan eta atsedenguneetan, hainbat lapurreta izan ondoren abiatu zuen Polizia lapur horiek identifikatu eta atxilotzeko operazioa.

Antza denez, zerbitzuguneetan eta atsedenguneetan aparkatuta zeuden autoen gurpilak zulatzen zituzten, ondoren, biktimei laguntza eskaini eta, bien bitartean, ibilgailu barruko objektuak lapurtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak