Gizartea -
Zirkulazioa
Hauek dira Behobia-Donostia lasterketarako itxiko dituzten errepideak
Lasterketa 09:30ean hasiko da, baina zirkulazio etenak hiru ordu lehenago hasiko dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, hainbat errepidetan zirkulazio etenak egin beharko dituzte igandean, Behobia-Donostia lasterketa dela eta.
Ibilbidea
Lasterketa 09:30ean hasiko da, Behobian, zubiaren ondoan, eta GI-636 errepidean egingo du ibilbide osoa.
Hain zuzen ere, Gaintxurizketatik igoko da eta Errenteria zeharkatuko du. Ondoren, Pasai Antxotik igaroko da, Nafarroa etorbidetik, eta horren ostean Donostian barrena egingo du, Miracruz, Gros eta Zurriola atzean utzita. Azkenean, Boulevarden bukatuko da. Azken korrikalaria 11:35ean aterako da.
Zirkulazio aldaketak
06:30ean, GI-636 errepidea itxita izango da Oxin-Biribiletik Behobiara, eta zirkulazioa Irungo Poligonotik bideratuko dute autoentzat, eta AP-8 autobidetik kamioientzat.
08:30ean, 'bypass' bat jarriko dute Gaintxurizketan. Errepidearen errei bat (Irungorako noranzkoa) korrikalarientzat izango da, eta bestea (Donostiarako noranzkoa) ibilgailuentzat.
Gainera, Gaintxurizketaren hasieratik Altamirara guztiz itxita izango da errepidea, baina bide alternatibo bat jarriko dute GI-2638 errepidean Gaintxurizketa-Lezo- Altamira).