Gizartea -
Sutea Nafarroan
Gazte bat larri zauritu da sute baten ondorioz San Martin Unxen
24 urteko biktimak erredura larriak ditu gorputz osoan. Berogailuari gasolina botatzen ari zela piztu omen zen sua. Gaztea Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute.
Igotz Alkorta | Euskadi Irratia
Nafarroan, San Martin Unx herrian, 24 urteko gazte batek erredura larriak egin ditu etxebizitzan piztutako sute batek eraginda, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Arratsaldean piztu zen sua, berogailuari gasolina botatzen ari zenean, antza, eta gorputz osoan eragin dizkio erredurak; aurpegian, buruan eta zangoetan, besteak beste.
Bizilagun batek 20:00ak aldera deitu du larrialdi zerbitzuetara, sutearen berri emateko. Gaztea Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute anbulantzia batean. Larri dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea