Gizartea -

Desagerpena

20 urteko gazte bizkaitar batek hilabete darama desagertuta

Angel Echebarria osabaren etxetik atera zen urriaren 6an, Txurdinagan, eta harrezkero ez dute berririk izan.

Angel Echebarria gaztea
Angel Echebarria gaztea
Angel Echebarria gaztea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gazte bizkaitar bat, Angel Echebarria, duela hilabete desagertu zen, eta harrezkero ez dute berririk izan, Ertzaintzatik eitb.eus-i baieztatu diotenez.

EAEko Polizia autonomikoak ikerketa abiatu zuen sendiak salaketa aurkeztu eta gero, baina ez du aztarnarik topatu oraindik,

Ertzaintzak ez du hipotesirik baztertu, baina indarra galtzen ari da gazteak nahita alde egin izana. Izan ere, ez du dirurik atera kontu korrontetik, eta duela egun batzuk jaso zuen zurztasun pentsio bat "ukitu gabe" dauka.

Angel osabaren etxetik atera zen urriaren 6an, Txurdinagan (Bilbo), metroz Boluetara joateko, baina ez zen hara iritsi. 12:30ean ikusi zuten azkenekoz.

Bestalde, Biltzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluak zein NEVIPEN Ijitoen Elkarteak bilaketa lanetan laguntzen dihardute, desagerpena argitu dezakeen edozein zantzuren bila.

Daturen bat izanez gero, Larrialdietarako Zerbitzura (112) edota NEVIPEN elkartera deitzea eskatu dute, 630910219 telefonora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak