Gizartea -
Donostia
6 hileko kartzela-zigorra belatz handi bat hiltzeagatik
Horrez gain, 3.600 euro ordaindu beharko ditu kalte-ordain gisa, eta ezin izango du ehizarik egin hiru urtez.
eitb.eus
Donostiako Instrukzioko 3. Epaitegiak lehendabizikoz kondena-epaia eman du belatz handi bat hiltzea leporatzen zitzaion pertsona baten kontra, ingurumenaren aurkako delitua onartuta. Hain zuzen ere, tiro egin zuen akusatuari, 6 hilabeteko kartzela-zigorra, 3.600 euroko kalte-ordaina, eta ehizan aritzeko 3 urteko debekua ezarri dio epaileak.
Epaitu dituzten egintzak 2014ko maiatzaren 20an jazo ziren. Salaketa Itsas Enara ornitologia elkarteak eraman zuen epaitegira, eta bi aldeek zigor-eskaria arintzea adostu badute ere, pozik azaldu dira lortutako kondenarekin.
Babestutako espeziea
Belatz handia edo Falco peregrinus Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren barruan dago sartuta, Bakanen kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak izeneko atalean, hain justu. Gainera, Hegazti basatiak babesteari buruzko europar zuzentarauan ere barne hartuta dago.