Gizartea -
Iruñea
Iruñeko Rodezno plaza Askatasuna deitzea onartu du udalbatzak
EH Bilduren udal gobernuak azaldu duenez, izena ez da automatikoki aldatuko. Izan ere, eutsi egin dio izena hautatzeko prozesu bat abiatzeko proiektuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udalbatzak onartu egin du Rodezno Kondearen plazari izena aldatzea, eta Askatasunaren Plaza deitzea.
Bozketan, UPNk, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH Bilduk, Geroa Bai eta Aranzadik, aldiz, aurka. Nolanahi ere, azken alderdi horretako zinegotzi bat abstenitu egin da.
EH Bilduren udal gobernuak azaldu duenez, izena ez da automatikoki aldatuko. Izan ere, eutsi egin dio izena hautatzeko prozesu bat abiatzeko proiektuari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea