Gizartea -

Azaroaren 11n

Bilboko metroa, 20 urte zerbitzua ematen

Europako metrorik garbiena da, eta erabiltzaileek 8,16ko nota ematen diote.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroak 20 urte beteko ditu azaroaren 11n, eta urteurren hori ospatzeko asmoz erabiltzaileen artean txokolatezko karamelu makiladunak banatuko dituzte, baita munduan zeharreko "trenbide-garraio onenen artean" dagoela ospatzeko ere.

Metro Bilbaoko egoitzan egin den prentsaurrekoan, Eneko Arruebarrena zuzendariak zerbitzuan egondako 20 urte horietan zehar erdietsitako 20 helburu azpimarratu ditu, "nazioarteko aintzatespena izatea" ahalbidetu dutenak.

Arruebarrenaren aburuz, Metro Bilbao gaueko zerbitzua eskaintzen duen trenbide bakarrenetakoa da, Europan "ez baita oso ohikoa". Horren aurrean, Londreseko metroak zerbitzu hori ezarri nahi duela aipatu du.

Hasierako egunetako ibilbidearekin alderatuta, zuzendariak azaldu du tren-unitateen kopuruak gora egin duela 13tik 46ra; horrez gain, 22 treni bostgarren bagoia jarri diote, eta, horren ondorioz, jendea hartzeko ahalmena areagotu egin da (570 pertsonatik 718ra pasatu da).

Arruebarrenak azpimarratu duenez, "negozio-aukera berriak" ikusten ditu energiaren aurrezpenean, zeren energia aurrezteko erabiltzen dituzten neurriek urtero 500.000 euroko aurrezpena dakarte.

Aldi berean, zerbitzua teknologikoki hobetzen ari dela ziurtatu du, oraintsu jarri baitira martxan desfibriladoreak, wifi sistema eta pantaila digitalak.

Garbitasunari dagokionez, nabarmendu du Europako metro garbiena dela ofizialki, eta horri bertako erabiltzaileek 8,16ko nota aitortzen diotela gehitu behar zaio.

Epe motzera begira dituzten erronken artean, Urdulizeko geltokia ahalik eta lasterren berriz irekitzea eta 2016ko hitzarmena ezartzea.

Azpimarratzeko zenbait datu

Arruebarrenak emandako jakitera eman duen informazioaren arabera:

- 2013ra arte, 4.000 milioi euroko BPGa sortu du Euskadin, eta 2.600 lanpostu mantendu ditu urtero.

-1.352.756.501 bidaia egin dira: lehendabiziko urtean 31.660.119 bidaia egin ziren; 2014an, aldiz, 87.000.000. 2011 urtea izan zen bidaia gehien egon zen urtea: 89.616.398.

- Bidaia gehien izan diren egunak beti izan dira abenduaren 21ean, San Tomas egunarekin bat: 2009an, 381.691 bidaia; 2012an, 386.089 bidaia; eta 2004an, 386.228 bidaia.

- 2014an erabiltzaileek emandako iritzien arabera, honako hauek dira alderdi balioetsienak: bezeroenganako arreta (8,12), trenen garbitasuna (8,61) eta geltokien garbitasuna (8,72), puntualtasuna (8,19), azkartasuna (8,23), itxaronaldiko erosotasuna (8,04) eta Barik txartela (8,02), besteak beste.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Metro Bilbao bideoak Gizartea Albisteak