Gizartea -
Epaia
Hiru milioi euro ordaindu beharko dizkio Estatuak EHUri
Auzitegi Gorenak Estatua zigortu du, bost milioiko diru-laguntza batetik bi milioi soilik eman zizkiolako Euskal Herriko Unibertsitateari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiak hiru milioi euro ordaindu beharko dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari, 2010eko azaroan sinatutako diru-laguntza hitzarmenaren baitan.
Akordio horren arabera, Estatuak bost milioi euro eman behar zizkion EHUri, diru-laguntzetan. Alabaina, krisi ekonomikoa argudio moduan erabilita, bi milioi euro soilik ematea erabaki zuen.
EHUk epaitegira jo zuen eta Auzitegi Nazionalak aitortu egin zuen unibertsitatek diru-laguntza hori jasotzeko eskubide osoa zuela. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri zuen, baina Auzitegi Gorenak atzera bota du errekurtsoa, Auzitegi Nazionalaren epaia berretsita.
Gauzak horrela, Estatuak aipatu diru-laguntzatik ordaindu gabe utzi zituen hiru milioi euroak bueltatu beharko dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari. Gainera, beste 4.000 euro ere ordaindu beharko dizkio, atzerapengatik eta prozesu judizialak eragindako gastuengatik.