Gizartea -
Narkotrafikoa
6 kilo heroina zituen trafikatzaile sare bat desegin dute Bilbon
Hiru pertsona eta 6 kilo heroina atzeman dituzte. Sareak "lotura garrantzitsuak" zituen Frantzian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udaltzaingoak droga-trafikoan aritzen zen sare bat desegin du. Hiru pertsona eta 6 kilo heroina atzeman dituzte.
Udalaren esanetan, sareak "lotura garrantzitsuak" zituen Frantzian.
Atxiloketak asteazkenean egin zituzten, Errekalde auzoan hainbat zainketa operazio egin eta gero. 27, 29 eta 45 urtekoak dira atzemandakoak.
Udaltzaingoak zehaztu duenez, atxiloketaren unean droga salerosten ari ziren, eta, horietako bat, ihes egiten saiatu zen.
Atzo, poliziek bi etxebizitza miatu zituzten Iralan eta Errekalden, eta 6 kilo heroina eta 80.000 euro eskudirutan atzeman zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea