Gizartea -
Genero indarkeria
Bi atxilotu Urretxun, emakume bat jotzea eta atxikitzea egotzita
Ertzaintzak 37 eta 47 urteko bi gizon atxilotu, eta epailearen esku utzi.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 37 eta 47 urteko bi gizon atxilotu ditu Urretxun, emakume bat jotzea eta atxikitzea eta lapurreta egitea egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo goizeko zazpiak aldera biktimak Ertzaintzari deitu zion, bi gizonezkok bere nahiaren kontra Urretxu kanpoaldeko industria pabiloi batean atxiki zutela esateko.
Emakumearen testigantzaren arabera, hutsik dagoen pabiloi batera joan zen bi gizonekin (horietako bat ezagutzen zuen) lo egiteko asmoz.
Hala ere, bi gizonek izandako eztabaida baten ondotik, emakumea jo zuten, haren gauzak hartu zituzten eta bertatik ihes egitea galarazi zioten. Dena den, azkenean emakumeak ihes egitea lortu zuen.
Erasoaren tokira bertaratutakoan, ustezko biktima eta ustezko erasotzaileak topatu zituen Ertzaintzak.
Bi gizonak atxilotu ondoren, epailearen esku utzi ditu.