Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Gizon bat zauritu zen atzo Lekaroztik gertu, traktorea iraulita
Baserri bateko bizilagunek eman zuten abisua, ibilgailua sakan batetik erortzen ikusi ostean. Biktima baserrira hurbildu zen larrialdi zerbitzuak heldu baino lehen.
Eriz Lotina | eitb.eus
42 urteko gizon bat zauritu zen atzo, Lekaroztik gertu, traktore bat mendi-bide batetik atera eta iraulita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
18:56 aldera eman zuten abisua baserri bateko bizilagunek, ibilgailua sakan batetik erortzen ikusi ondorne.
Nafarroako larrialdi zerbitzuek guardiako mediku taldea, Oronozko suhiltzaileak eta anbulantzia bat bidali zituzten.
Zauritua baserrira heldu zen, larrialdi zerbitzuak heldu baino lehen, eta bertan artatu zuten medikuek.
Kolpeak
Lehen laguntza eman ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, anbulantziaz. Biktimak kolpe ugari zituen gorputzean.
Elizondoko polizia-etxearen foruzainak bertaratu ziren, eta bere gain hartu zuten gertatutakoa ikertzeko ardura.