Gizartea -

Festa batean

Ikasle alemaniar bat hil da Bilbon, leihotik behera erorita

Erasmus programako ikaslea zen, eta 2015-2016 ikasturteko lehen seihilekoa Deustuko Unibertsitatean egiten ari zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasmus programako ikasle aleman bat hil da Bilbon, bosgarren pisuko leiho batetik behera erorita. Sarriko auzoko etxebizitza batean gazteak ospatzen ari ziren festa batean gertatu omen zen ezbeharra.Istripua igande goizaldean gertatu zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hildako mutila Erasmus programako ikaslea zen, eta 2015-2016 ikasturteko lehen seihilekoa Deustuko Unibertsitatean egiten ari zen. Gaztea bizirik eraman zuten Gurutzetako ospitalera, eta bertan hil da.

Deustuko Unibertsitateak bere atsekabea agertu du, eta doluminak eman dizkie hildakoaren senideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Deustuko Unibertsitatea argazkiak Eguneko albisteak