Gizartea -

Lan-istripuak

Bi langile hil dira 24 ordutan Santurtzin

Beharginetako bat gaur hil da, Bilboko Portuan, makina batek harrapatuta. Bigarrena, berriz, atzo hil zen industria-gune batean izandako ezbeharrean.

Bilboko portuan, Santurtzin, makina batek gizon bat harrapatu du

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile hil dira 24 ordutan Santurtzin. Lehendabiziko lan-istripua atzo gertatu zen, baina berria gaur jakinarazi dute.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezbeharra 10:15 inguruan jazo zen, Baldarpako industria-guneko pabilioi batean, behargina sabai-leihotik behera erori zenean. Ertzaintzak esan du langilea ospitalera eraman zutela, baina ez du baieztatu hil egin zela. LAB sindikatuak, aldiz, gizonezkoa jasandako zaurien ondorioz hil zela jakinarazi du.

Biktimak 58 urte zituen eta hutsik zegoen pabilioi bateko sabaia berritzen ari zen. LABek azaldu duenez, laneko lehen eguna zuen eta autonomo moduan kontratatu zuten. Sindikatuaren arabera, prebentzio eta segurtasun neurririk hartu gabe ari zen lanean.

Bestalde, gaur goizean beste langile bat hil da Bilboko Portuan, makina batek harrapatuta. 56 urte zituen eta Abantoko bizilaguna zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Santurtzi Bilboko Portua albisteak Albisteak