Gizartea -
Ustezko tratu txarrak
Cadizeko haurtzaindegi bateko zuzendaria atxilotu dute
Jerez de la Fronterako zentroko langile batek salaketa jarri zuen, eta Poliziak ikerketa abiatu zuen. Zuzendariak haurrak modu desegokian tratatzen zituela salatu zuen beharginak.
Agentziak | Erredakzioa
Jerez de la Fronterako (Cadiz) haurtzaindegi bateko zuzendaria atxilotu dute, neskatoei eta mutikoei ustez tratu txarrak emateagatik, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.
Zentroaren langile batek salaketa jarri zuen, eta Poliziak ikerketa abiatu zuen. Zuzendariak haurrak modu desegokian tratatzen zituela salatu zuen beharginak.
Jerez de la Fronterako polizia-etxeko Polizia Nazionalaren Familia Artatzeko Zerbitzuak zuzendu du ikerketa.
Testigantzak jaso eta haurtzaindegiko zuzendariak ustez urteetan zehar tratu txar fisiko zein psikikoak eman dituela egiaztatu zuten poliziek.
Atxilotua atzo arratsaldean utzi zuten epailearen esku, eta karguekin aske geratu zen.