Gizartea -
Parisko erasoen ondoren
Musulmanen aurkako pintadak agertu dira Gasteizen
“Txerriak. Mairurik ez” irakur daiteke pintadetan. Irainak asteartean agertu ziren Elkarte Afroamerikarrak Adurza auzoan duen lokalaren ate gainean.
Agentziak | Erredakzioa
Elkarte Afroamerikarraren lokalean musulmanen kontrako pintadak azaldu direla salatu dute Arrazakeriaren aurkako Gasteizko Plataformak eta Batera elkarteak.
“Txerriak. Mairurik ez” irakur daiteke pintadetan. Irainak asteartean agertu ziren elkarteak Adurza auzoan duen lokalaren ate gainean.
Honakoa, baina, ez da elkarte horren kontrako lehen erasoa; izan ere, otsailean nazien svastikak eta mehatxuak agertu ziren bertan.
“Biktima nagusiak dira”
Musulmanen komunitatea Arabako garrantzitsuenetarikoa eta jendetsuenetarikoena dela adierazi dute bi plataformek. “Islama ez da eraso terroristekin lotu behar”, azpimarratu, eta Parisko atentatuen “biktima nagusiak” beraiek direla esan dute.
Pariseko atentatuak izan ondoren, lasaitasuna eskatu zuen Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, musulmanen kontrako erasoak gertatzeko arriskua areagotu delako.
Era berean, Arrazakeriaren aurkako Gasteizko Plataformak eta Baterak gogoeta egitea eskatu dute, eta elkarbizitza “herritar guztien giza eskubideak errespetatuz” eraikitzea.