Gizartea -
Zazpikaleetako argiak
Zonbiek Gabonak argiztatu dituzte Bilboko Zazpikaleetan
Atzo Bilboko Gabonei hasiera eman zitzaien, zonbi alai batzuek Zazpikaleetako Gabonetako argiak piztu baitzituzten era sinbolikoan.
Eitb.eus
Pedro Olea zinemagile bilbotarrak Zonbi egunafilm labur musikalerako suspertu dituen zonbiak Bilboko Plaza Barrian izan zuten atzo hitzordua, 20:00etan, hain zuzen ere. Aipatu zinta Zinebi 57 jaialdiaren barruan ikusi ahal izan da.
Horrenbestez Miguel de Unamuno, Dolores Ibarruriri "Pasionaria", Rafael Moreno "Pitxitxi", Juan Crisóstomo de Arriaga edota Sabino Arana gisako pertsonaia itzaltsuak bat egin zuten Bilboko Gabonei hastapena emateko asmoz.. Horretarako, euren koreografia eta musikarekin jantzi zuten Zazpikaleetako Gabonetako argiztapena pizteko ohiko ekitaldia, bertako dendariek babesten dutena.
Atzo ekitaldia sinbolikoa izan zen, Zazpikaleetako argiak Bilboko gainerako guztiekin batera piztuko baitira datorren asteko bukaeran.
Alabaina, atzoko ekimenarekin Zazpikaleetako saltzaileek Gabon garaia animatzeko prestatu dituzten ekintza ugariei oihartzuna eman nahi izan zieten.