Gizartea -

Getxo

Xantaia egin diote adingabe bati Getxon, sexu harremanak izateko

Haren irudi lizunak edota bideo erotikoak zabaltzearekin mehatxu egin ei zioten adin txikikoari. Kasuarekin lotuta, 43 urteko gizonezko bat atxilotu eta beste hamaika inputatu dituzte.

Sexua Getxoko nerabearen irudi intimoak zabaltzeko mehatxupean

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu eta beste hamaika inputatu ditu, ustez, Getxoko adingabe bati haren irudi lizunak zabaltzearekin mehatxu egiteagatik. Mehatxu horien ondorioz, eta diruaren edota oparien truke, adingabeak sexu harremanak ere izan zituen gizon horiekin.

Ertzaintzak gaur berri eman duenez, maiatzan abiatutako ikerketa eta azaroan zehar amaitu da. Antza denez, biktimaren gurasoek susmo txarra hartu zuten eta salaketa aurkeztu zuten Ertzaintzaren aurrean.

Hala eta guztiz ere, urtebete lehenago hasi zen guztia. Nerabea ezezagunekin harremanak izaten hasi zen Whatsapp, Skype, Kik edota Gmail sare sozialen bitartez.

Hilabete horietan biktimaren eta ezezagunen arteko harremana estutzen joan zen eta, zenbait kasutan, argazki eta bideo lizunak ere partekatu zituzten.

Egoera horri larriagotu egin zen; izan ere, inplikatuetako hainbatek irudi gehiago edota sexu harremanak izatea eskatu zioten adingabeari, haren irudiak interneten ez zabaltzearen truke. Beste zenbait kasutan, ostera, sexu harremanak diruaren edota oparien truke izan ziren.

Biktimak beldurra sentitu zuela eta sexu harremanak izatera behartuta sentitu zela aitortu zion Ertzaintzari.

Gauzak horrela, Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Sopelan eta beste 11 lagun inputatu ditu hainbat delitu egotzita, tartean, exhibizionismoa, ustelkeria, adingabeen prostituzioa eta probokazio sexuala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea