Gizartea -
Sexu-abusuak
Gizon bat atxilotu dute Murtzian, sei adingaberi abusuak egiteagatik
Jostailuak, haurrentzako bitxiak, ordenagailuak, datuak gordetzeko gailuak eta eskuko telefonoak atzeman dizkio Poliziak 49 urteko atxilotuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du Murtzian, 9 eta 11 urte bitarteko sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita.
Ustezko biktimetako baten amak salaketa jarri zuen Poliziaren aurrean, azaroaren 6ko gauean 11 urteko neskatoa etxetik falta zela ikusita. Hortik abiatuta, Espainiako Poliziak ikerketa hasi zuen. Zorionez, adingabea azaroaren 6an bertan topatu zuten haren lagun batekin batera.
Zabaldutako ikerketari jarraituz, abandonatutako eraikin batera heldu zen Polizia eta bertan jostailuak, haurrentzako bitxiak, hiru ordenagailu, datuak gordetzeko lau gailu, lau eskuko telefono, marihuana eta haxixa, marrazkiak eta haurren oharrak atzeman zituen.