Gizartea -

Sutea

San Adriango kiroldegia jendez hustu dute, sute baten ondorioz

Ez da inor zauritu. Dena den, kalte materialak handiak izan dira eta, horrenbestez, kiroldegia itxita egongo da aldi batez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Adriango kiroldegia jendez hustu behar izan dute koadro elektriko batean izandako sutearen eta ondorengo ur-ihesaren ondorioz. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handira izan dira. Horrenbestez, kiroldegia itxita egongo da aldi batez.

Oraingoz ez dute argitu sua zerk eragin duen eta Guardia Zibilak ikerketa ireki du.

Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, sua larunbat arratsaldeko seiak eta erdietan piztu zen eta, ondorioz, ke-lainoa sortu zen koadro elektrikoaren inguruetan.

Lodosako suhiltzaileak bertaratu ziren sutearen tokira eta kiroldegi barruan zeuden pertsonak aterarazi zituzten. Ondoren, eta, behin argi-hornidura etenda, suhiltzaileek sua itzali zuten.

Suak eragindako beroaren eraginez, ur zirkuituko hodi bat kaltetu eta ur-ihesa izan da, gimnasioa eta kiroldegiko hainbat gune urez betez.

Ezbeharraren ondorioz, argi hornidurarik gabe gelditu da kiroldegia eta kiroldegia itxita egongo da aldi batez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Albisteak