Gizartea -
Soraluze
Sei zauritu, Soraluzen izan den trafiko-istripuan
Ezbeharrean bi ibilgailu egon dira nahasita, auto bat eta 4x4 ibilgailu bat, eta aurrez aurre egin dute talka.
Alberto Acebedo | Eitb.eus
Istripua goizeko 12:30ak inguruan gertatu da, GI-627 errepidean, Soraluzen. Jazoeraren eraginez, sei pertsona zauritu dira (hiru heldu eta hiru haur), larritasun-maila desberdineko zauriekin, Segurtasun sailak emandako informazioen arabera.
Gertaeran bi ibilgailu egon dira nahasita, auto bat eta 4x4 ibilgailu bat, eta aurrez aurre egin dute talka. Turismoan zihoazen bidaiariak (heldu bat eta adingabe bat) zein 4x4 ibilgailuan zihoazenak (heldu bi eta bi adingabe) ospitalera eraman behar izan dituzte.
Heldu biak eta bi adingabe Mendaroko ospitalera eraman dituzte anbulantziaz. Beste adingabea, berriz, Donostia ospitalera eraman dute.
Autoaren bi bidaiariak, 45 urteko gidaria eta 10 urteko haur bat, zauritu larrienak, alegia, Donostiako Ospitalera eraman dituzte. 4x4 ibilgailuko bidaiariak, berriz, Mendaroko ospitalera eraman dituzte, zauri arinagoak dituztelakoan.
Talkaren ondorioz, Bergarako noranzko erraila etenda egon da ordu biak arte, eta txandaka eman dute igarobidea.