Gizartea -
Zientzia
Lauro ikastolako proiektu batek jaso du Galicienciaren sari nagusia
Ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzeko software batekin lortu dute saria, Elhuyarrek jakitera eman duenez.
eitb.eus
Lauro Ikastolako Betabot taldeak jaso du Galicienciaren 10. edizioaren sari nagusia, Elhuyar-ek prentsa ohar batean jakitera eman duenez.
"Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz" lanarekin jaso dute aitortza Ourensen. Hirurogehita hamalau proiektu bildu ditu Galiziako Azokak, tartean, euskal ikertzaile gazteen ordezkarienak: Lauro Ikastolako eta Lauaxeta ikastolako ikasleenak, hain zuzen. Ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa errazten duen software bat aurkeztu du Laurok, eta autismoa duen ikasle batekin probatu zuten. Hiru sari nagusietatik lehena jaso du Betabot taldearen proiektuak.